2006/03/13

Komunikaldiak: ondorioak

Lehen Komunikaldiak txukun joan dira. Bagenekien gure enpresek premia handia dutela komunikazio kontuetan, baina ez genekien nola erantzungo zuten jardunaldi hauen aurrean. Orain badakigu premia badagoela, baina are inportanteago, enpresetan dabilen jendea arduratuta dabilela gai horrekin, eta laguntza bilatzen duela unibertsitatean.

Jende asko etorri zen, gehienak enpresetan diharduen jendea, eta hizlarien maila ere ona izan zen. Goizean areto nagusia, beteta. Arratsaldean, berriz, igarri egin zen jende gutxiago etorri zela. Antolaketari buruz zer esan? Nik uste, gorabehera txiki batzuez aparte, dena ondo joan zela.

Eskerrak
Jende askok parte hartu du Komunikaldiak antolatzen, eta ordua da beraiek zoriontzeko.
  • Aitor Zuberogoitia. Antolatzaile nagusia, berak koordinatu du guztia. Bikain.
  • Iñigo Arriaran. Gure departamendu buruak sekulako lana hartu du jardunaldiak aurkezten.
  • Juanjo Otaño. Karrera zuzendaria beti izan dugu prest laguntzeko. Erraztasun guztiak eman dizkigu jardunaldiok antolatzeko.
  • Beñat Azurmendi eta Mari Carmen Bonilla. Bikain antolatu dituzte, bekadunen laguntzarekin, ikus-entzunezko baliabideak, bai areto nagusian eta baita goiko gelan ere.
  • Ainhoa Leturiaga, Gotzone Arrese eta Xanti Isasmendi. Azpiegitura kontuez arduratu dira, zuzen eta taxuz.
  • Mireia Larrea. Partehartzaile guztien gaineko datuak jaso eta antolatu ditu, ganoraz.
  • Huen-eko ikasleak. Humanitateak-Enpresako zenbait ikasle, laugarren mailakoak, zintzo asko ibili dira laguntzen, mikrofonoarekin, galderak jasotzen, eta etorri berriak leku egokira bideratzen.
  • AZK eta Lana. Bi enpresa hauek ere laguntza handia eskaini digute Komunikaldiak antolatzeko.
Hurrengo Komunikaldiak
Orain hausnarketa garaia da, batez ere erabakitzeko nola hobetu jardunaldiok, noiz egin hurrengoak eta zer gairen inguruan. Aste honetan bertan hasiko gara lan horretan.

No comments:

Post a Comment