Joan den astean bi egun igaro nituen Arrasaten, Mondragon Unibertsitatearen ikasgela batean, eta hor, beste lankide batzuekin batera (MU, Saiolan eta Ikerlan), irakasle finlandiar batzuen esperientzia jaso genuen, Finlandian nola prestatzen dituzten enpresa sortzaileak. Esperientzia aberasgarria izan zen.
Gidari bat etorri zen, Satu Vainio, eta bi ikasle, Sanna Tossavainen eta Jenni Hyvarinen, hirurak lanean Team Academy delakoan, horrela deitzen baita Jyväskylä Unibertsitatearen akademia berezi hori. Gauza asko erakutsi ziguten:
- Konfiantza izan behar dela ikasleengan.
- Praktikak eta proiektuak errealak izan daitezkeela, ez akademiko hutsak.
- Talde lana ezinbestekoa dela.
- Bidaiatu beharra dagoela eta urrutiko lekuak ezagutu, gero hurbilekoak hobeto ezagutzeko.
- Kaosa onargarria dela zenbait kasu eta neurritan.
- Komunikazioa behar-beharrezkoa dela.
No comments:
Post a Comment